XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gulielma Menperatzallia gelditu zan bakarrik bakaldun Arolda il ebenian.

Onegaz asten da beste sendi bat Norrmandotarrena.

Gulielma'k iru seme euki ebazan: Erroberrta, Gulielma, ta Endika.

Lelengua aitaren aurrka jagi zalako etzan ixan bakaldun; augaitik aita il zanian bigarrenak igoeban bakaulkira.

Erroberta eztabaidaka asi zan guda gogorr bategaz; baña ezeban jaurrti bakaulkitik.

Gulielma II'gna il zanian Erroberrta agiri etzan lez Endika'k igo-eban bakaulkira.

Anaya agerrtu zanian, gentzan egoan erria guda egiten asi zan, zati bat Endika'ren alde eta beste zati bat Erroberrta'ren alde.

Atrrapau eban au Endika'k eta eruan Ruan'era ta antxe ezpetxian ilten itxi eutsan.

Endika bakaldun zuzen eta ona ixanzan.

Beronen atzetik bakal-nai bi agerrtu ziran: Matilde, Endika'ren alabea, ta Esteban llobia.

Azkenian Esteban gelditu zan bakaldun; baña au il zanian Endika II'garrenak, Matilde'ren semiak, igo-eban bakaulkira.

Au ospetsua egin zan Doipuruagaz euki ebazan eztabaidakaitik; asko be ospetsuagua Kantorrberiko Gongotzayagaz euki ebazanakaitik.

Itz gogorr batzuk esan ebazan bere otsein batzuen aurrian Gongotzayaren aurrka, ta onek beriala Kantorrberiko bidia arrtu eben jaupari deuna ilteko ustiagaz, ta alan egin eben bera otoi egiten eguala (1.170).

Guztiz garrbaituta Endika, urrengo urrtian Toma deunaren illobira juan zan, eta eskatu eutsan azketsa.

Endika II'garrena bakaldun andia ixan zan; baña bere iru semiak aurka jagi yakozan eta esan leike eurek ill ebela (1.189).

Jarraitu eutson Lon'en biotzdun Errikarrda'k.

Onen bakaldiko gauza aundiena irugarren Gurutzgudako zuzentzalle juatia ixan zan (1.190-1.192).

Jarraitu eutsan bere anai Jon Lurrbakuak.

Doipuruaren aurrka jagi zalako doibatzkatu egiban eta Jone'k bildurrtu ta Doipuruaren menpian ipiñi eban Ingelanda; au egin ebalako Charta Magna libertatum deritxon idazki bat idatzi erain eutsen aundikiak.